Narrazio digital inklusiboak


Salaam – سلام – Bakea proiektuaren esparruan egindako tailerretan eta jardueretan, asko-asko eta ugari ugariak dira parte-hartzaileek sortutako ikus-entzunezko narrazioak eta edukiak. 

 “Narrazio digital inklusiboak” sortu dira, euskal giza talde musulmanaren errealitatea jakitera emateko, mezu xenofobo zein islamofoboen aurka borrokatzeko, erkidego musulmanaren inguruko aurreiritziak desegiteko eta aniztasun erlijiosoarekin toleranteagoa den gizartea sendotzeko.

 

 

Hona hemen edukiaren edota narrazioen lau motak edo kategoriak:

1.- Bizitzako historiak

Beste batzuen bizitzako historiak ezagutzen ditugunean, hobeto ulertzen ditugu Salaam – سلام – Bakea proiektuan garrantzi handia daukaten giza talde musulmanaren errealitateak. Horrela, gainera, desberdinen arteko ezagutza sustatzen da, eta euskal erkidego musulmanari laguntzen zaio estigma kentzen eta aurreiritzi nahiz estereotipo arrazistak, xenofoboak eta islamafoboak desegiten.

2.- Bideotxoak

Iraupen laburreko bideo hauek kulturarteko eta erlijioarteko elkarrizketa bultzatzea dute helburu. Bertan, gazte parte-hartzaileek euren esperientziei buruzko fikzioak egiten dituzte, erkidego musulmanak gure lurraldean jasaten duen bereizkeria kontuan hartuta.o. 

3.- Elkarrizketak

Elkarrizketek Euskadiko erkidego musulmanaren errealitatera hurbiltzeko aukera eskaintzen digute. Tailerretako parte-hartzaileek elkarrizketak egin zizkieten euren errealitateari buruzko lekukotasunak eskaini zizkigutenei. Izan ere, euren esperientziak, sentipenak eta mundu- ikuskerak partekatu zituztenez, begirada berrien eraketa aberastu eta sustatu zuten.

4.- Elkarbizitzarako begiradak

Ezberdinen arteko bizikidetza errazteko elkarrizketak eta bideoak. Hainbat arlotako pertsonen ideiak, iritziak eta hausnarketak, guztion artean elkarbizitza hobetzeko moduari buruz.

5.- Prozesuaren irudiak

Kategoria honen barruan, jardueretan sortutako gainerako edukiak daude kokatuta; esate baterako, prozesuaren eta jardueretan abian jarritako metodologien argazkiak eta beste era bateko erregistroak.

Nola eskuratu edukia

Sortutako eduki guztia Mapaketaren atalean dago.

Atal honetan, badago ikus-entzunezko materiala mosaiko-formatuan (griden ikusi) edo mapan (mapan ikusi) bistaratzerik.

Eduki zehatzen bat ikusi nahi badugu, zenbait iragazki erabili ahal izango ditugu:

 

  • EDUKI-MOTA ataleko ikurretan sakatzea.

 

  • KATEGORIAK ataleko aukeretan sakatzea: bizitzako historiak, bideotxoak, elkarrizketak, beste eduki batzuk.

 

  • Iragazki gehiago zabalgarrian sakatzea eta guretzat interesgarriak diren etiketak hautatzea.