Salaam – سلام – Bakea proiektuan, erkidego musulmanari buruz dauden aurreiritziak zein estereotipoak jorratzen dira, eta ezjakintasunagatik eta zenbait alderdi politikok nahiz komunikabidek xaxatutako gorrotoaren diskurtsoagatik sortzen dira.
Zenbait kulturatako eta erlijiotako gazteen arteko topaketarako, azterketarako, elkarrizketarako eta hausnarketarako eremua da, eta, bertan, bete-betean lan egiten da, euskal erkidegoko musulmanak, oro har, eta gazte musulmanek, batez ere, gainditu behar dituzten erronka zein zailtasun nagusiak antzemateko eta zehazteko.
Salaam – سلام – Bakea Moviltik Elkarte Kulturalaren, Ellacuria Fundazio Sozialaren eta Onda Euskadiren proiektua da. Honako hauexen babesa dauka: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritzako GGEE Zuzendaritza eta Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundua eta Pluralismo y Convivencia Fundazioa.